miércoles, 5 de marzo de 2008

«Indiaren aberastasunik handiena elkarrekin bizi daitezken kultura multzoa da»

Hoy os presentamos una entrevista que Ana García-Arroyo, autora de Orissa. Templos y tribus, mantuvo con Mikel Goñi, del diario en euskera Irutxuloko Hitza. Eskerrik asko, Mikel!



«Indiaren aberastasunik handiena elkarrekin bizi daitezken kultura multzoa da»


BI HITZETAN ›ANA GARCIA-ARROYO(Idazle eta kultura ikasketetan aditua)
MIKEL GOÑI


Orissa: Templos y Tribus liburua argitaratu du Ana Garcia-Arroyok. Egileak Indiako Orissa estatuari buruzko saiakera idatzi du gaiaren inguruko idatzizko material falta ikusirik. Donostian jaiotako idazlea Bartzelonan bizi da egun eta munduko hainbat txoko ezagutzen ditu. Ingeles filologian doktorea eta kolonizazio ondorengo literatura eta kulturatan aditua da Garcia-Arroyo. Hain zuzen ere, azkeneko alor honetan duen interesak eraman du egilea liburua idaztera.

Zer da indiar kulturara horrenbeste erakartzen zaituena?

Aberastasuna. Indiara joan ohi den jende gehienak hango zikinkeria eta pobrezia nabarmentzen
ditu. Ni, ordea, hori baino haratago joan naiz. Egia esan, irakurtzen eta ikasten duzunean gehiago ikusten duzu. Esaterako, edonork ezagutzen ditu Majabarata, Kamasutra eta abar luzea. Hau da, testu handiak dira, eta horiek nonbaitetik datoz. Eta pobrezia besterik ikusten ez duenak ea horren arrazoiak non dauden galdetu beharko dio
bere buruari.

Zure liburuak Orissa kultura aztertzen du. Indiako kulturatik bereizita dagoen kultura al da?
Indiaz hitz egiteko garaian ezin da bloke bakar bat ezarri. Hain zuzen ere, Indiaren aberastasunik handiena elkarrekin bizi daitezken kultura multzoa da. Orissa estaturaren kasuan ere aberastasun ikaragarria dago. Kronologikoki ere. 4000 mila urte baino gehiago duen tribu kulturen taldeaz ari gara. Inguruneko geografia ezaugarriak direla-eta Indiako beste zibilizazioek ez dituzte kolonizatu. Orissako tribuek bere ohitura eta erritualak dituzte.

Zer izan ziteken Orissa estatuan azaltzen den donostiarra gehien harrituko lukeen elementua?

Gauza asko daude, baina hori bidaiariaren araberakoa da. Aldez aurretik Indian izana bada aurkituko duen kultura dibertsitatearekin ohituta egongo da. Bestetik, historian saltoka ibiltzea une batean XXI. mendean zaude eta bat-batean Erdi Arora jauzi egiten duzu. Orissako iriburuan, hau da Bhubaneshwar hirian, bost izarreko hotelak daude, baina estatua bera landa ingurunea da batez ere.

Eta alderantziz? Zein izango litzateke hara joandako donostiarra etxean sentiaraziko lukeena?

Den-denok batzen gaituen elementua gizakiak izatea da. Kolonizatzaile legez joan ezean; hau da,
errespetuz joanez gero, ikutzen zaituen lehena gizalegezko tratua da, azken batean hori baita guztiak lotzen gaituena. Beraiek guri pobrezia iruditzen zaigunean bizi dira; baina, askoz hobeto bizi al gara gu? Guk, beraiek bezala, arazoak ditugu ere, azken buruan denok gizakiak baikara.

Liburura itzuliz. Zer kontatzen duzu bertan?

Ba izenburuak dioen bezala, bi parte ditu liburuak, tribuei buruzkoa bat, eta tenpluen ingurukoa
bestea. Horrez gain, herrialdeari buruzko sarrera txikia dauka liburuak, geografia, ekonomia eta abarrekoez jarduten duena. Azkeneko horrek orri eta erdiko luzeera besterik ez badu ere, asko gustatzen zait giza geografiaz eta geografia sakratuaz ari bainaiz bertan. Liburua edozeinentzat pentsatua dago, eta honenbestez Indiako hiru erlijio handiez ere idatzi dut bertan; baina, aldez aurretiko ezagutzak ez dituenak lasai irakur ahal izateko moduan.


ANA GARCIA-ARROYO
FITXA
Tituloa.Orissa. Templos y tribus.
Egilea. Ana Garcia-Arroyo.
Argitaletxea.Laertes.
Urtea.2008.
Salneurria.17,50 euro.

No hay comentarios: